XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskaldunen jokoak, Palankariak

ZORITXARREZ, gure antxiñako jolasetatik askok ez dute irauten gaurko egunean.

Gure joku zaarrak lotan bezela daude.

Atzo ainbeste erabiltzen ziran jolas ta oitura zaarrak, gaur azturik baztertuta daude.

Baña onen errua guk degu: kanpotik etorri zaizkigun jokuai ainbeste begiratu ez ba`genien, gure jolasak oraindik goieneko tokian egongo lirake.

Gure erriko oitura ta jolas oietatik bat aipatuko dut: palankariak.

Gure baserritarrak izan dira, ta oraindik ere ala dira, jolas onen maitale aundienak.

Apostua

Geienetan apustua eztabai baten-batetik sortu oi da.

Taberna izaten da apostulariak beren trabesak erabakitzen dituzten tokia.

Askotan, ez dituzte palankariak berak egiten desapioak, beste norbaitek baizik.

Baña palankariak berak ere egiten dituzte batzutan trabesak.

Joku onek ez du araudi edo reglamenturik.

Palankari baten desapioa besteak artzen duanean, beren artean azioak jarri besterik ez dute egiten: apostua zenbatekoa izango dan, noiz egingo dan eta nola, zer eratan jokatuko duten.

Geienetan apostua baño illabetez lenago erabakitzen dira azioak, ta illabete ortan guzian, palankariak oitzen ibiltzen dira, apustu egunean beren gorputzak bear bezela egon ditezen.

Apustu-eguna

Erriko enparantzan edo errialdameneko zelai zabalen batean egiten dira apustuak.

Jokatu bear dan tokian espartzu-soka jartzen da lurrean, ogeien bat metrokoa gutxi gora bera.

Toki orreri abarantartzeko tokia deitzen zaio.

Meza nagusi ondorean egiten da apustua geienetan.

Apustu eguna etortzen danean, an ikusiko dezute bitxabalean gurdi ta ibiltzeko beste tramankulo talde aundia, aldameneko errietatik jende asko etortzen baita, apustuaren berria jakin ezkeroz.